Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Homepage

Irakurritako liburuaren lana, “OSTIRALAK”.

May 17th, 2009

               Liburuaren ezaugarriak:

Ostiralak da nik irakurri dudan liburua. Idazlea Jon Arretxe da, Basaurin jaioa. Liburu hau argitaratu duen argitaletxea Elkar du izena.

OSTIRALAK..=)

Liburu hau interesgarria iruditu zitzaidan eta irakurtzeko orduan ez zait batere kostatu. Egun batean liburu dendara joan nintzen eta apalategi batean ikusi nuen liburutxoa eta erosi nuen. Gainera idazle honen beste liburu bat irakurri dut Ostegunak, deiturikoa.

 

Hona hemen elkar argitaletxeak ematen duen laburpentxoa:

Ikasle garaia amaitzearekin batera parranda-giroari ere betiko agur esateko zorian egoten dira hainbat gazte. Horixe da Ostiralak liburuko protagonisten kasua, zalantzan baitaude patuari amore eman eta lan-mundu zailean sartu, ala bizimodu on horri nola edo hala eusten saiatu, irudimena erabiliz. Irakurtzean ondo pasatzeko sei ipuin bildu ditu Jon Arretxek, eta era guztietako armak erabili ditu horretarako: irria pizten duen ironia fina batzuetan, algara sortarazten duten xelebrekeriak besteetan; ez dira falta sexu-kontu pikaroak, ezta irakurlearen konplizitatea lortzeko keinuak ere, han-hemen barreiatuta.

 

Hauxe da, laburpen hau atera dudan tokiaren esteka: 

 http://www.elkarlanean.com/liburuak/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.01196

 

Idazleari buruz aurkitu ditudan blogen eta esteken helbideak hauek dira:

 ·        http://www.jonarretxe.net/

·        http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00008.htm

 

Liburua irakurri ostean:

 

Nire ustez liburua oso ondo egon da, irakurtzeko erreza eta dibertigarria. Gure adineko jendearentzat idatzita dago, eta batzuetan euskara bizkaieran idatzita egon arren erraz ulertzen zen. Gazteei inporta zaizkigun gaiak aztertzen dira liburu honetan, baina nire gusturako asko errepikatzen dira gaiak, beti sexuaren inguruan ari dira hitz egiten.

 

Liburu hau irakurtzen nuenean, mota guztietako sentimenduak eduki ditut: jakin-min handia, beldurra … Ez nuen nahi amaitzea liburua, gustura irakurtzen ari nintzelako. Ez naiz batere protagonistekin identifikatu, denak oso aterata zeuden eta beti gauza berdinean pentsatzen zuten.

 

Liburutxo hau benetan mundu guztiari gomendatuko nioke, baina bereziki, jende gazteei. Liburuan hitz egiten diren gaiak gustura irakurriko dituztelako.

 

Gustura irakurriko nuke idazle honen beste obraren bat. Pentsatuta neukan Larunbatak  liburua irakurtzea, pixka bat istorioarekin jarraitzeko.

 

Hau da kontatzen dizut guztia Koldo, espero dut zure gustukoa izatea.

 

Besterik gabe.

 

AGUR!

 

ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | 1 comment Jump to the top of this page

Lehenengo aldiz…=)

February 4th, 2009

Aupa Koldo!!

Bueno ba, hasi gaitezen txakurrarena esaten liburutxo honi buruz, baina hau gu bion artean geldituko da, zin egin, ez diozula esango zure lagunari.Liburu hau esan duzun moduan, labur samarra da, denbora oso gutxitan irakurri dut eta irakurtzeko ondo moldatu naiz. Baina liburuan erabiltzen den euskara ez da batua, bizkaiera da, horregatik batzuetan hitz batzuk ulertzeko arazoak izan ditut, baina hiztegiaren laguntzaz dena konpondu da. Izenburuak adierazten duenez mutil eta neska baten lehenengo aldia kontatzen du, gazte guztiek gai hauek atsegin ditugunez, aproposa iruditu zitzaidan istorio hau irakurtzea. Gustura irakurri dut, argumentua entretenigarria denez, ez zait oso astuna iruditu, orduan pozik egon naiz liburutxo hau irakurtzen.Baina amaierarekin ez nago bat ere ados, agian liburua oso motza delako eta ez du ematen denbora zertxobait gehiago kontatzeko eta dena oso labur azaldu, hor konturatu naiz hurrengo liburua askoz handiagoa izango dela. Nik pentsatzen nuen beste amaiera bat izango zuela, baina protagonistaren aita beste emakume batekin desleial izaten zion bere emazteari.Laburpena eginda, liburu hau oso ondo irakurri dut, eta edonori gomendatuko nioke, gainera irakurterraza da.  Hau da nire kritika liburuxka honi buruz.Besterik gabe AGUR  =)

ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | 1 comment Jump to the top of this page

Lehen aldiz – Egin beharrekoak

February 4th, 2009

Oso liburu laburra izanik, ez dut dudarik irakurri duzula osorik. Hari kritika bat egiteko eskatuko dizut, zer deritzozun esanik, nola idatzita dagoen, euskara maila, interesa… (By the way, idazlearen adiskidea naiz, beraz, ea zer diozun… Lasai, esan nahi duzuna).

koldoirakasle | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

Egun denak ez dira berdin – Egin beharrekoak

February 4th, 2009
  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Eman Tasiori buruz gogoratzen dituzun ezaugarri guztiak: adina, egoera, gustuak, pentsamoldea, adiskideak…
  • koldoirakasle | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    eGia eTa GeZurRa,,*

    December 3rd, 2008

    Aupaaa,,!!

    Koldok agindu digun lana arraro samarra da, baina egin beharko dugu edo bestela…

    Nire ustez EGIAK esatea ondo dago, baina batzuetan egiak min egiten du, eta jende asko bakarrik gezurrak entzun nahi ditu, bere sentimenduak ez mintzeko. Egia esateagatik, gauza asko lor daitezke, zure ama zugan sinestea, epaiketa batean bazaude egia esatea lagungarria da pertsona errudun bat kartzelan sartzeko.

    GEZURRA gaizki dago. “gezurra entzun nuen Getarian ni baino lehen zen atarian” atsotitz hau ondo esanda dago, azkenean gezurtia beti harrapatzen delako.Behin gezurra esan nuen, eta amak harrapatu ninduen. Denbora pasa ahala konturatu nintzen egia esan behar niola gezur, horren ondorioz nigan zuen konfindatza galdu zuelako. Beraz ateratzen dudan konklusioa da, gezurrakl esatea beti dakartza ondorio txarrak eta batzutan egia mingarria den arren errentagarriagoa ateratzen da gezurra esateak baino.

    Hau da nire iritzia gai honi buruz,,!!

    espero dut zure gustukoa izateaa =)

    NeRea*

    ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | 17 comments Jump to the top of this page

    Datozen asteetarako zeregina

    December 3rd, 2008

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    koldoirakasle | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    October 30th, 2008

    Aaaaaaag guztioii,,(LL)*

    ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    October 30th, 2008

    ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    October 30th, 2008

    IkaSbii,,=)

    ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    October 30th, 2008

    FaLtAn BoTatZeN ZaItUZtEt,,*

    ikaragarrimaitezaitut | Sailkatugabeak | No comments Jump to the top of this page

    ●•,,iSiLtZeN bAnAiZ eZ Da HiTziK eZ DuDaLaKo,,•●

    Categories

    Meta